Recent posts:

Fumbarrik bere kanpo itxura hobetzeko prozesuari ekin dio.

18.05.2012

FUMBARRI 1956ean eraikitako fatxaden itxura berritzeko prozesuari ekin dio Acotec-i adjudikatu berri duen kontratuaren bidez. Analisi honen emaitzen arabera FUMBARRI-k 2012-an ekingo dio inbertsio hau gauzatzeari.

FUMBARRI-k EN-GJS-400-18U (GGG 40.3) material kalitatea ekoiztea lortzen du bere oxigas labeetan.

26.04.2012

FUMBARRI-k bere etenik gabeko hobekuntza prozesua medio, muga berri bat ezarri du EN-GJS-400-18U material kalitatea bere oxigas labeetan ekoiztuz. Talde lan honen emaitza kanpo laborategi baten bitartez zertifikatua izan da, analisi metalografiko, trakzio zein resilentzia entseguak medio.

Egun batean eginiko ekoizpen errekor berria

26.04.2012

Fumbarri-k errelebo bakarreko ekoizpen errekor berria ezarri du 215 tona ekoiztuz. Fusioan eginiko hainbat inbertsio medio eta ekoizpenaren arlo ezberdinetan eginiko lanaren poderioz lortu ahal izanda zenbaki hauetara heltzea. Gure zerbitzua hobetu asmoz jarraituko dugu egunero gure lanean. Eskerrik asko denoi!

Poliestirenoz Europan ekoizturiko piezarik handiena

26.04.2012
capacidad de producción, líder en Europa

Fundiciones Fumbarri Durango 60 tonako piezak ekoiztu ahal izateko beharrezko dituen baliabide guztien jabe egin da merkatuak eskatzen dizkion seriatu gabeko pieza singularrak ekoiztu ahal izateko, era honetan ingeniaritza fusioan  aplikatu ahal izateko bere apustua berretsiz. Inbertsio guzti hauek pieza handien ekoizpenean lidertzan diharduten enpresen  maila berean jarri gaituzte. Guzti honen adierazgarri da kontinentean eta…

+ irakurri

Fundiciones Fumbarri Durango-k web orri berria plazaratzen du

26.04.2012
nueva página web fundiciones fumbarri durango

Aste honetan gure web orri berria plazaratu dugu (www.fumbarri.com), gure bezeroei gure zerbitzuak modu dinamiko eta berriagoan eskaini asmotan. Web berri honen garapenarekin informazioaren egituraketa berri bat lortu dugu, batez ere gure ekoizpen ahalmena goraipatuz. Era berean gure web berriaren erabiltzaileek zein bezeroek gure nobedadeen berri izateko aukera izango dute gure buletinaren bidez.

VOLVO eta FUMBARRI elkarlanean trokelaren kalitatea hobetu asmoz

24.04.2012

Fumbarri-k nodularrean ekoizturiko forma trokelen gainazal kalitatea hobetu asmoz Volvo-ko zenbait teknikoren bisita jaso zuen. Elkarlan honen bitartez, Fumbarri-k eta Volvo-k esperimentu diseinu bat garatzea adostu dute, non prozesuko parametroak kontrolatuz eta ebaluatuz lortuko diren datuen bitartez formazko trokelen gainazalaren kalitatearen berrikuntzan zein hobekuntzan erabiliko direlarik.

FUMBARRIk tamaina handiko piezen aldeko apustua egin du, eta horretan dihardu

02.03.2012

FUMBARRIk aukera guztiak aprobetxatzen ditu tamaina handiko piezen sektorean tokia hartzeko. Horretarako bada, 30 tonako isurketa zalia erosi du eta, horri esker, maila handiagoko piezak aterako ditugu eta tamaina handikoen prozesua hobetzea ere lortuko dugu.